Adineko pertsonekin lan egiten dugun erakundeok gogor arbuiatu nahi dugu adinekoen eskubideen urraketa, eta pertsonarengan ardaztutako arreta eredu integralean aurrera egitea aldarrikatzen dugu
Madrileko Hortaleza zahar egoitzan bi emakumek jasan duten tratu txarrari buruzko albistearen aurrean, behean sinatzen dugun erakundeok halako gertaera gaitzesgarrien aurkako salaketarik zorrotzena adierazi nahi dugu.
NBEren datuen arabera, munduko adinekoen % 4k eta % 6k bitartean jasan dute gehiegikeriaren edo tratu txarren bat. Espainian, beste azterlan batzuek antzeko zifrak eman dituzte. Zoritxarrez, tratu txarrak jasaten dituztenen arteko gutxiengoak, % 10 inguruk soilik, salatzen ditu.