HomeParticipation in forumsSustraiak: Zainketak duintasunetik eta parte-hartzetik eraldatu

Sustraiak: Zainketak duintasunetik eta parte-hartzetik eraldatu

  Date:
17/10/2025
 Type: Conference
 Location: Auditorio Aquarium (Donostia-San Sebastián)

 

​Datorren urriaren 17an, “Sustraiak: zainketak duintasunetik eta parte hartzetik eraldatu” topaketa irekia egingo da. Jardunaldi honetan, ikaskuntzak, esperientziak eta erronkak partekatuko ditugu, zaintza eredu humanoagoa, parte-hartzaileagoa eta pertsonarengan zentratuagoa lortzeko bidean.

Jardunaldi hau Matiak bultzatutako Sustraiak proiektuaren barruan kokatzen da, pertsona bakoitzarengan benetan oinarritutako arreta eredu baterantz aurrera egitea bilatzen duena: bere duintasunean, bere eskubideetan, bere balioetan eta bere eguneroko bizitzan. Eta zergatik Sustraiak? Sustraiak erroak esan nahi duelako. Aldaketa honek sakona, iraunkorra eta partekatua izan nahi duelako. Zaintza eredua eraldatzea zeregin kolektiboa delako. Sustraiak Lamourous eta Berminghameko etxebizitzetan garatzen da, eta zaintzeko, elkarrekin bizitzeko eta erabakitzeko modu berriak proposatzen ditu, inplikatutako pertsona guztien parte hartzetik abiatuta.

Topaketan, zentroen egunerokoan sustraitzen ari diren ekimenetako batzuk ezagutuko dira, parte hartzaileen eskutik, hala nola:

  • Rol berriak ezartzea, hala nola Etxebizitza-arduraduna.
  • Eskubideen Batzordea sortzea, zentroetan bizi diren pertsonen parte-hartze zuzenarekin.
  • Tresnen diseinu partekatua, garrantzia duenetik laguntzeko.
  • Elkarrekin hausnartzeko guneak, pertsona guztien artean aldaketa eraikitzeko.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean dirulaguntza lerroari esker da posible, Gipuzkoak dituen erronkei erantzuteko proiektu berritzaileetarako laguntzen 2024ko deialdiko proiektu esperimental gisa.

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Jardunaldiaren programa

  • Data: Urriak 17
  • Ordutegia: 10:00h – 13:00h 
  • Lekua: Aquarium aretoa (Donostia)

9:45h - 10:00h  Harrera eta erregistroa

10:00h - 10:15h Ongietorri instituzionala

10:15h - 10:55h Sustraiak-en historia eta zentzua: Matian zaintzen esperientzia eraldatzaileen aurkezpena.

10:55h - 11:15h Dinamika parte-hartzailea: "Etorkizunerako konpromisoak". Bertaratutakoen ekarpenak eta mural kolektiboaren sortzea.

11:15h - 11:45h Atsedenaldia

11:45h - 12:45h Mahai-ingurua: Aldaketaren ahotsak. Zainketen antolaketa eraldatzeko erronkak: ikasi guna..

12:45h - 13:00h Itxiera instituzionala

 

 

Formulario de Inscripción

En el caso de no ir ligado a una entidad escribir interés personal

In compliance with the provisions of the current regulations on the Protection of Personal Data, the Data Controller is FUNDACIÓN MATÍA, Camino de los Pinos 35, 20018 Donostia-S. Sebastián, CIF: G20053583, Phone: 943317100, e-mail: info@matia.eus.

The basis for the processing of data is the user's consent and the purpose of the processing is to answer your query or suggestion.

The data will be kept as long as the relationship is maintained and their deletion is not requested and in any case in compliance with the legal limitation periods that may apply.

No data will be transferred to third parties, unless legally required, nor are international transfers of such data planned.

Interested parties may exercise their rights of access, rectification, deletion, portability, limitation of processing or opposition by writing to Matia, Pº de los Pinos 35, 20018 Donostia-S. Sebastián. Sebastián, DPD Contact: dpd@matia.eus. as well as to complain to the Control Authority (Spanish Data Protection Agency: www.agpd.es).