HasieraArgitalpenakDementzia duten pertsonen ongizatea ebaluatzeko behaketa tresna bat garatzea eta baliozkotzea, pertsonarengan ardaztutako arretaren ikuspegitik: Ongizate Adierazleen Zerrenda

Dementzia duten pertsonen ongizatea ebaluatzeko behaketa tresna bat garatzea eta baliozkotzea, pertsonarengan ardaztutako arretaren ikuspegitik: Ongizate Adierazleen Zerrenda

  Urtea:
2020
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: Buiza, C., García-Soler, Á., Díaz-Veiga, P., Arriola E., Fernández E.
Revista: 

Revista Española de Geriatría y Gerontología, Artículos in press.

Pertsonarengan ardaztutako arreta ereduaren testuinguruan, ezagutzera eman nahi da dementzia duten pertsonen ongizatea ebaluatzeko behaketa tresna bat sortu eta baliozkotu dela, ingurune fisikoak eta sozialak pertsonarengan zer eragin dituzten eta haien ongizatean nola islatzen diren nabarmentzea helburu duen ikuspegi batetik.

Ongizate Adierazleen Zerrenda (LIBE) prozesu induktibo iteratibo bati jarraituz sortu zen, hainbat diziplinatako profesionalen laguntzarekin, bertsio baliozkotua lortu arte. Ondoz ondoko bi azterlanetan baliozkotu zen, dementzia zuten 79 pertsonako laginarekin. Eskala osatzen duten adierazleak bereizteko ahalmena, barne sendotasuna, epaileen arteko, fidagarritasuna eta baliozkotasun konbergentea eta diskriminatzailea aztertu ziren.

Dementzia duten eta egoitza zentroetan bizi diren pertsonen ongizatearen adierazletzat jotzen diren jokabideen behaketa neurri bat eskaintzen du LIBEk. Tresna baliagarria eta fidagarria da, dementzia duten populazioetan gutxi aztertutako konstruktu bat neurtzeko bestelako ikuspegi bat ematen duena. Erraz aplikatzen den tresna da, zenbait erabilera dituena (klinikoak, esku-hartzekoak, ikerketakoak eta abar) eta hainbat diziplinatako profesionalek aplika dezaketena.

Artikulu honetan, eskalaren sortze-prozesua eta balidazio psikometrikoa azaltzen dira.