HasieraArgitalpenakZerrenda (LIBE): Haiek ezagutzeko eta erabiltzen laguntzeko gida

Zerrenda (LIBE): Haiek ezagutzeko eta erabiltzen laguntzeko gida

  Urtea:
2020
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: Buiza, C., García-Soler, Á., Díaz-Veiga, P., Arriola E., Fernández E.
Imagen: 
Escala LIBE de indicadores de bienestar

LIBE (Ongizate Adierazleen Zerrenda) dementzia duten pertsonen ongizatea nolakoa den jakiteko sortutako tresna da; horri esker, pertsona horien inguruneak eta haien inguruan sortzen diren praktikek zer eragin duten ebalua daiteke. Eskala hori dagoeneko baliozkotu da, eta aukera ematen du egoitza ingurune orok eskaini beharko lituzkeen lau alderdi behaketa bidez ebaluatzeko: a) Hautatzeko aukerak; b) Beste pertsona batzuekin elkarreragiteko aukera egokiak; c) Ingurunearekin elkarreragiteko aukera egokiak (jarduera); d) Aukera horiei erreparatuta, pertsonaren ongizaterako adierazpen emozionala.

LIBEk zenbait erabilera ditu. Besteak beste, honetarako erabil dezakegu: 

  • Pertsona baten egungo egoeraren «argazkia» egiteko: pertsona bat behatu eta une jakin batean bere ongizatea nola adierazten duen jakiteko.
  • Talde/modulu baten egungo egoeraren «argazkia» egiteko: pertsona talde txiki bat behatu eta haietako bakoitzak eta talde osoak nola elkarreragiten duten eta ongizatea nola adierazten duten jakiteko.
  • Pertsona eta/edo modulu baten ongizatearen bilakaera zein den jakiteko: denbora tarte batzuetan aplikatutako LIBEa alderatzeko.
  • Ingurunean praktikak edo aldaketak ezartzeak ongizatean zer ondorio dituen aztertzeko: pertsona edo talde baten ongizatea behatzeko, aldaketaren bat ezarri aurretik eta ezarri ondoren.
  • Egoitza batean bizi diren pertsonen ongizateari buruzko datuak biltzeko: ongizate adierazleak talde handiagoetan aztertzeko.

Neurri horiekin, banaka edo batera, egoitza batean bizi diren pertsonen egoera zein den jakin daiteke, baina baita pertsona bakoitzarentzat edo unitate edo egoitza bakoitzean ekintza zehatzak proposatu ere, eskalaren bidez egindako behaketen arabera.