HasieraArgitalpenakMendekotasuna duten pertsonen arretan kalitatea kudeatzeko ereduak. Nazioarteko berrikuspena

Mendekotasuna duten pertsonen arretan kalitatea kudeatzeko ereduak. Nazioarteko berrikuspena

  Urtea:
2019
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: Leturia M., Zalakain, J., Mendieta, A., Carcavilla, A.
Imagen: 
Portada publicación

Alemanian, Belgikan, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian, Portugalen eta Erresuma Batuan zaintza-politiken kalitate-ereduei buruzko nazioarteko esperientzien azterketa sakona jasotzen du dokumentu honek.

Txostenaren helburuak bi dira:

  • Alde batetik, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuen esparruan kalitatearen erregulazio- eta kudeaketa-ereduak deskribatzea, arreta berezia jarriz adinekoentzako egoitza-zerbitzuetako arretaren kalitatean. Hala ere, eredu horiek beste kolektibo batzuetan (desgaitasunen bat duten pertsona adingabeak eta helduak, adibidez) eta beste zerbitzu batzuetan (eguneko arreta edo etxez etxeko arreta) aplikatzea ere aztertzen da. Ildo horretan, txostenaren helburua da kalitatea kudeatzeko erakunde horietako bakoitzak inplementatzeko erabiltzen dituen lan-tresnak eta -metodoak ezartzea, hala nola, jardunerako neurriak, informazio publikoa eta egiaztatzeko eta ziurtatzeko eredua, antolamendu-gaitasunak eta aurrera eramaten dituzten politikak antolatzeko ereduak zehaztuz.
  • Bestalde, deskribatutako esperientzia nazional desberdinen zeharkako irakurketatik abiatuta, kalitatea ziurtatzeko eta kudeatzeko eredu bat eraikitzean kontuan hartu behar diren funtsezko elementuak identifikatzea, bai eta elementu horiei dagokienez egon daitezkeen aukera desberdinak eta eskura dauden aukeretatik espero daitezkeen ondorio edo efektuak ere.