Lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien IX. Jardunaldia
Hitzordu berria antolatu du Euskadi Lagunkoiak, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak sustatutako Euskadiko udalerri lagunkoien sareak. Helburua da adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietan auzoak eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala gure bizitza egiten jarraitu ahal izan dezagun.
Jardunaldia datorren azaroaren 12an izango da, Gasteizko Europa Jauregian, gaurkotasun amorratua duen gai bat ardatz hartuta: etxebizitza eta belaunaldien arteko harremana.
Topaketan bi mahaitara joan ahal izango gara. Lehenengoa belaunaldien arteko esperientzia berritzaileei buruzkoa izango da, eta honako ekimen hauek izango ditu:
- Ametxe: Landa etxebizitza kooperatiba (Gordexola, Bizkaia).
- Axuntase: Belaunaldien arteko cohusinga. (Llanera, Asturias).
- Kalikoa: Care and Living COmmunity. (Forest, Alemania).
Bigarren mahai-inguruak "Senior esperientzia berritzaileak" du izenburua, eta gai hauei buruz gehiago jakin ahal izango dugu:
- Lugaritz. Bizitza osorako etxebizitzak (Donostia, Gipuzkoa)
- Trabensol. Cohousing seniorra. (Torremocha del Jarama, Madril)
- Huis Perrekes. Dementzia duten pertsonentzako zaintzadun etxebizitzak. (Geel, Belgika).
Ekitaldia amaitzeko, 2025eko Lagunkoia Saria banatuko da eta erronkaren materialak aurkeztuko dira.
