«Adin-etiketarik gabe: adinkeria erakundeetan, tratuan eta norberaren begiradan» jardunaldia
Azaroaren 12an, Elena del Barrio Matia Institutuko Politika eta Gizarte Testuinguruetako zuzendari eta ikertzaileak parte hartuko du «Adin-etiketarik gabe» OLC jardunaldian. Longebitate eta Zainketen Behatokiak antolatu du, Nagusi Intelligence Center-en (NIC).
Jardunaldian, adinkeria landuko dute erakundeetan, eguneroko tratuan eta zahartzeari buruzko norberaren begiradan. Adituen arteko solasaldian, Elenak barneratutako adinkeriari buruz hitz egingo du: estereotipoak nola barneratzen diren eta zer eragin duten.
Solasaldian, adinkeria instituzionalari eta pertsonen arteko adinkeriari buruzko ekarpenak ere egingo dituzte. Horrez gain, hitzaldi nagusi bat, Bizkaiko datuen aurkezpena eta adinkeria ingurunean identifikatu eta hari aurre egiteko neurriak proposatzeko tailer praktiko bat izango dira.
Programa
09:00–09:15 · Ongietorria
Naiara Artaza, NIC
09:15–09:40 · Hitzaldi nagusia: «Zer da adinkeria? Kontzeptua, dimentsioak, mailak eta ondorio nagusiak»
Vânia de la Fuente-Núñez (online)
09:40–10:10 · Bizkaia zenbakitan
Longebitate eta Zainketen Behatokiaren monografiaren aurkezpena: Bizkaiko egoera eta datu nagusiak.
Longebitate eta Zainketen Behatokia · SIIS
10:10–10:40 · Kafe-atsedena
10:40–11:30 · Adituen arteko solasaldia: «Nola sortzen da adinkeria maila bakoitzean, eta zer egin daiteke?»
Elkarrizketa gurutzatua eta publikoaren galderak.
-
Adinkeria instituzionala: arau, politika edo zerbitzu batek adinagatik nola diskrimina dezakeen, hala egiteko asmorik izan gabe.
Alberto Infante, HelpAge España -
Pertsonen arteko adinkeria: eguneroko tratuan eta hizkeran nola adierazten den.
Víctor Carramiñana, BBK Fundazioa -
Barneratutako adinkeria: estereotipoak nola barneratzen diren eta zer eragin duten.
Elena del Barrio, Matia Institutua
Moderatzailea: Marian Garrikabeitia, Silver Film Festival
11:30–12:00 · Dinamika: «Adinkeriazko jarrera da ala ez?»
Eguneroko egoerak koloretako txartelen bidez baloratuko dituzte.
Publikoak eta mahaiko hizlariek parte hartuko dute. Dinamizatzailea: Marian Garrikabeitia
12:00–13:20 · Tailerra: «Adinkeria norberaren ingurunean identifikatzea»
Profil desberdinak biltzen dituzten mahaietan, kasuak aztertuko dituzte eta mahai bakoitzak neurri bat proposatuko du.
Dinamizatzailea: SIIS
13:20–13:50 · Zer eramango dugu? Adinkeriari aurre egiteko estrategiak eta amaiera
Mahaietako proposamenak partekatuko dituzte, baita OMEren arabera ebidentzia handiena duten estrategiak eta Adinkeriari buruzko Munduko Txostenaren gomendioak ere.
SIIS eta mahaietako bozeramaileak
