HasieraIkerkuntzaProiektuakUsurbilgo Zaintza ekosistema

Usurbilgo Zaintza ekosistema

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Irati Mogollón
 Taldea:
Ainara Tomasena, Elisa Berrios, Amaia Olano, Martin García

Zainketa-ekosistemen oinarria tokiko esperientziak garatzea da, gizarte-berrikuntzatik arreta-eredu pertsonalizatuagoak, malguagoak eta komunitarioagoak sortzen laguntzeko, etxeko arreta bultzatuz eta gizarte- eta osasun-sistemen arteko sinergiak hobetuz.

 

Usurbilen, zaintza-eredu kolektibo bat eraikitzeko urratsak hasi dira, gizarte-zaintzaren kultura partekatua lantzea erraztuko duena, berrikuntzan eta parte-hartzean oinarrituta. Zaintza-eredu hori erakundeekin, zainketen sektorearekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan eraikiko da Pertsonan Oinarritutako Arretan begirada jarrita. Hainbat eragile eta partikularren lankidetzari esker, Usurbilgo udalerrian zainketa-eredu berritzaile baterako gakoak ezarri nahi dira.

Zainketen ekosistema berri hau adinekoei zuzendutako proiektu berritzaile batean oinarritzen da, pertsonak etxean bezala senti daitezen, ikuspegi komunitario batetik, pertsonengan oinarritutako arreta-eredu bat garatuz. Eredu esperimental horretan, osasun-, gizarte- eta komunitate-zerbitzu mota desberdinak konektatuko dira, zainketen jarraitutasuna bermatuz.

Zainketen ekosistema berria erantzukidetasunean, parte-hartzean eta zeharkakotasunean oinarrituta eraikiko da, sektore sozialak eta ezagutza-arloak konbinatuz, zainduei eta zaintza gauzatzen duten pertsonei erantzun integralak eta koordinatuak emateko eta testuinguru seguru eta duinak sortzeko.

Emaitzak

  • Ekaineko zainketen ekosistemaren ekintzen laburpen-aldizkaria - Deskargatu
  • Maiatzeko zainketen ekosistemaren ekintzen laburpen-aldizkaria - Deskargatu

Partzuergoa