Javier Sancho

Ikaskuntza eta Hobekuntza Arloko teknikaria
Fotografía de Javi Sancho

Psikologian eta Psikopedagogian lizentziatua (EHU, 1998 eta 2000), 20 urte baino gehiagoko esperientzia gizarte-zerbitzuen arloan ezagutza garatzen eta zabaltzen, bai babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeen arretaren testuinguruan, bai gizarte-bazterkeriako eta etxegabetasuneko egoeran dauden pertsonen arretan, bai, gaur egun, iraupen luzeko zainketetan.

Esperientzia Gizarteratzeko egoitza eta arreta komunitarioko programak eta zerbitzuak diseinatzen, planifikatzen eta kudeatzen, Emaus Fundación Socialeko koordinatzaile eta zuzendaritza tekniko gisa. Era berean, hainbat administrazio publiko eta erakunde pribaturekin ebaluazio eta diagnostiko prozesuei buruzko laguntza teknikoko, aholkularitzako eta prestakuntzako proiektuetan parte hartuz – Gipuzkoako Bazterketa Baloratzeko Foru Zerbitzua abian jartzeko laguntza teknikoa nabarmenduz –; plangintza eta laguntza prozesuak pertsonalizazioaren eta bioetikaren ikuspegitik, edo gizarte zerbitzuen diseinu berritzailea.

Gaur egun, Matiaren Hobekuntza eta iIkaskuntza taldeko kide da, erakundeko hainbat profesional talderi hobekuntza prozesuetan lagunduz eta administrazio publikoei lagunduz pertsonengan oinarritutako kultura eta ebaluazio eta kalitate sistemak sustatzen eta garatzen.

franciscojavier.sancho@matia.eus
Mostrar en Matia Eskola: