Hacia un modelo de cuidados y apoyos basado en estándares en Gipuzkoa

Zerbitzuan. Revista de Servicios Sociales nº 88, 2026.
Hemen aurkezten den estandarretan oinarritutako zainketa- eta laguntza-ereduaren erreferentziamarkoak aukera ematen du iraupen luzeko zaintza-zerbitzuek eskainitako praktiken emaitzak modu globalean ebaluatzeko eta arreta pertsonalizatzeko bidean egindako aurrerapen-maila baloratzeko.
Horren aplikazioak aukera eman behar digu sare osoan egindako ikaskuntzak identifikatzeko, pertsonen emaitzen objektibaziotik abiatuta arretaren kalitatea optimizatzen jarraitu ahal izateko.
Erreferentziaesparru hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroen Kudeaketa Integraleko Zerbitzuak, Matia Fundazioarekin lankidetzan, sustatutako analisiprozesu baten eta adostasuna bilatzeko prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, esperientzia duten adituek, arreta zuzeneko profesionalek, zerbitzuak kudeatzen dituzten profesionalek eta Departamentuko teknikariek parte hartu dute.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Francisco Javier Leturia
- Belén Gutierrez Eizaguirre


