HasieraArgitalpenakEbaluazio kognitibo globala dementzia fase aurreratuetan duten euskaldunen artean. Severe Mini Mental State Examination (SMMSE-eus) eskala euskarara baliozkotzea

Ebaluazio kognitibo globala dementzia fase aurreratuetan duten euskaldunen artean. Severe Mini Mental State Examination (SMMSE-eus) eskala euskarara baliozkotzea

  Urtea:
2018
 Ezagutza lerroa: Arlo psikosoziala
 Egilea: Buiza, C., Yanguas, J., Zulaica, A., Anttón, I., Arriola, E., García, A.
Imagen: 
Artículo publicado en la REGG

Sarrera
Narriadura kognitibo aurreratua ebaluatzeko probak euskarara egokitzea eta baliozkotzea bete gabeko premia da adineko euskaldunentzat. Lan honek Severe Mini Mental State Examination (SMMSE-eus) eskala euskarara baliozkotzeko azterketa egiten du.

Materiala eta metodoak
Azterlanean dementzia aurreratua zuten 109 subjektuk parte hartu zuten (MEC < 15), deterioro globalaren eskalaren arabera sailkatuta (GDS) eta GDS 5-7 erabilita, euskara eta gaztelania menderatzen zituztenak.

Emaitzak
Emaitzen arabera, SMMSE-eus-ek barne-trinkotasun handia (α = 0,92), test-restest fidagarritasun ona (R = 0,88; p < 0,01) eta epaileen arteko fidagarritasun handia (CCI = 0,99; p < 0,00) erakusten ditu, bai puntuazio orokorrerako bai item bakoitzerako.

Ondorioak
Barne-trinkotasun handia, epaileen arteko fidagarritasun-maila handia eta test-retestean lortutako emaitzak direla eta, SMMSE-eus tresna egokia da euskal hiztunen narriadura kognitibo larria baloratzeko eskala labur gisa. Horregatik, SMMSE-eus baliozkotzat, fidagarritzat eta alternatiba garrantzitsutzat jo daiteke dementzia aurreratua duten pertsonen gaitasun kognitiboa beren ama-hizkuntzan ebaluatzeko, kasu honetan euskaraz.