"Etxean zahartzea" kontzeptua (Ageing in place), 1990eko hamarkadaz geroztik zahartze-politiketan eragina izan duena, gaur egun lagunkoitasunaren nozioaren eskutik dator (age ‑ friendliness).
Proiektuak
Ikerkuntza
Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.
Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.
Nola eraikitzen da zaintza ekosistema bat Nafarroako landa populazio batean? Zeintzuk dira partekatzen dituzten ezaugarriak eta zeintzuk dira aintzat hartu eta eraldatu behar diren errealitateak?

Ikerketa honek adimen artifizialeko algoritmoek (AA) Gipuzkoako egoitza zentroetan bizi diren adinekoen lagin adierazgarri baten narriadura klinikoa, funtzionala eta kognitiboa aurreikusteko faktoreak identifikatzeko duten ahalmena aztertuko du.

Desgaitasuna duten edo ez duten adinekoen zaintzaileentzako oinarrizko mailako etxeko zainketei buruzko prestakuntza-curriculuma diseinatzea
OREKA proiektuaren helburua da erorketak eragin ditzaketen ezegonkortasun-egoerak identifikatzeko irtenbide adimendun bat garatzea, osasun-langileei eta zaintzaileei alertak bidaliz, bitarteko arretako ospitale-ingurunean erorikoak saihesteko.
Matia Ospitaleko psikogeriatriako unitatean egin zen azterketa hori, Matia Fundazioaren zati batean, Donostian (Euskadi, Espainia). Psikogeriatriako unitateak jokabidearen nahasmenduak dituzten paziente geriatrikoak zaintzen ditu, batez ere dementziarekin lotutakoak.
Frogatuta dago pertsona gehienok gure etxean zahartu nahi dugula. Hala ere, zahartzen goazen heinean eta laguntza gehiago behar ditugun heinean, gure testuinguruaren mugak direla eta, zaila egiten zaigu gure bizi-proiektuari jarraipena ematea.
#100Fluencers MatiaZaleak-ek bultzatutako ekimen aitzindaria da, eta bere helburu nagusia da adineko pertsonak eta zahartzaroa komunikabide digitaletan nola irudikatzen diren ikusgai jartzea eta eraldatzea.

Sustraiak Matia-ren proiektua da, zaintza-eredua Pertsonarengan Zentraturiko Arretarako (PZA) eraldatzeko helburuarekin. Proiektuak bermatu nahi du pertsona bakoitzak bere balio, nahi eta beharretan oinarrituta erabaki ahal izatea bere bizitzari eta jasotzen duen laguntzari buruz.
Azpeitian, 2024an, zaintza ekosistema lokal baterantz aurrera egiteko prozesu bat hasi zen, udalerrian bizi diren pertsona guztiek arreta ibilbide jarraituak eta koherenteak izatea bermatzeko, pertsona guztiek beren bizi planak gauzatu ahal izatea ahalbidetzeko.

