Biztanleriaren zahartzea lorpen sozial handia da eta erronkak planteatzen ditu biztanleria horren ongizatea bermatzeko berdintasun eta iraunkortasun baldintzetan, are gehiago adinekoengan hainbesteko eragina izan duen COVID-19aren krisiaren ondoren.
Proiektuak
Ikerkuntza
Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.
Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.
Proiektu hau berrikuntza-proposamen bat da, eta prestakuntzaren, laguntzaren eta ikerketaren bidez, IASSeko egoitzetan bizi diren adinekoek beren bizi-proiektua beren duintasuna eta eskubideak bermatzen dituzten espazioetan gara dezaten laguntzea du helburu, beren eguneroko zentzuari eutsiz, bere
Proiektu honen helburu nagusia Costa Ricako, Kolonbiako eta Uruguaiko zaintzaileentzako prestakuntza-estrategiak bideratzea eta prestakuntza-curriculumak egitea da, pertsonengan oinarritutako arreta-ikuspegitik.

Gero eta pertsona gehiagok Gipuzkoan boluntario izatea eta behar dutenei laguntzea erabakitzen dute, haien ongizatean lagunduz.

Matia Fundazioaren eta ACP Gerontologiaren baterako ekimena da «Aurrerabideak Pertsona Ardatz duen Arretan» proiektua, eta hau du sorburu: pertsona lehenesten duen arretaranzko bidean Matia Fundazioak eginiko bidea.
Adinberri Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena, SIA Gipuzkoan, Euskadin eta gure inguruko gizarteetan zahartzeari buruzko informazioa eta ezagutza trukatzeko plataforma irekia da, bere dimentsio biologikoan, psikologikoan, sozialean, sozio-sanitarioan, ingurune fisiko eta ekonomik

Barneko espazioetan airearen kalitatea optimizatzeko eta aireko patogenoen transmisioa minimizatzeko soluzio teknologiko berriak.

SEE ME Erasmus + KA2 proiektu bat da, zeinaren bidez, eredu bat eta prestakuntza-tresna batzuk garatuz, adinekoen arretaren eta gizarteratzearen kalitatea hobetu nahi duena.

Proiektu honen helburu nagusia “Pertsona ardatz duen arretan erreferentziazko profesionala” izeneko espezializazio programaren diseinua eta garapena da.

Euskadin 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko inkesta espezifiko bat egiteak aukera ematen dio Eusko Jaurlaritzari Autonomia Erkidego honetan adineko pertsonen errealitateari buruzko aurreko azterlanekin jarraitzeko.

