Proiektuak

Ikerkuntza

Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.

Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.

Informazio gehiago
Cualquier estado
 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Amaitua

Bizi-ibilbidean aurrera egin ahala, geroz eta pertsona gehiago bakarrik bizi izatea dakarren bizikidetza egitura berri bat sortu da gizarte garatuetan.

 Urtea: 2018 -tik 2020 -ra - Egoera: Aribidean

24/2017 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzekoak, helburutzat du mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten zaintzen kalitatea bermatzea eta

 Urtea: 2018 -tik 2021 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Álvaro García Soler

Eskualdean dementzia duten pertsonak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, interesgarritzat jo da gizarte erronka horren inguruan Europa mailako ikuspegi komuna bideratzea. Asmo horrekin sortu da, hain zuzen, EDEN proiektua.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Erkuden Aldaz

Pertsonen arreta ulertzeko era berria dela eta —pertsonengan ardaztutako arreta (PAA)—, agerian dago ezinbestekoa dela etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta merkatuaren eskakizun berriak bateratzea.

 Urtea: 2017 -tik 2018 -ra - Egoera: Amaitua

Hau da ikerketa honen helburua: areagotzea zahar etxeetan bizi direnen ongizatea, nutrizioa eta hidratazioa.

 Urtea: 2016 -tik 2017 -ra - Egoera: Amaitua

Matia Fundazioaren arreta eredua aldatzeko prozesu bateko parte da «Ondo jan, kalitatearekin bizi» jardunbidea, eta partaidetzazko ekintzaren bidez garatzen da.

 Urtea: 2016 -tik 2019 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Nerea Etxaniz, Miren Iturburu

Gizarte ekintzako programa bat da. Gizarte langileak trebatzea du oinarri, menpekotasun egoeran bizi diren pertsona zaharren eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.

 Urtea: 2016 -tik 2018 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Miren Iturburu

Zer da sistema ziberfisikoa?

 Urtea: 2015 - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho

Euskadiko biztanleriaren zahartzeari buruzko ikerketa kuantitatiboen jatorria 1993ko Hirugarren Adinekoen Inkesta da. Inkesta hori Eusko Jaurlaritzaren 1994ko Plan Gerontologikoaren esparruan egin zen.

 Urtea: 2015 -tik 2017 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Erkuden Aldaz, Álvaro García Soler, Nerea GaldonaProfesionales Matia Instituto Gerontológico

Gaur egun dauden IKT soluzioak baliagarriak izan daitezke narriadura kognitiboa duten adineko pertsonei laguntzeko. Izan ere, eguneroko zereginetarako egiten lagungarriak izateaz gain, funtsezko faktoreak izan daitezke adinekoek bizimodu independenteari eutsi diezaioten. IN LIFE bidez, jada eginda dauden IKT soluzio eta zerbitzu integral, pertsonalizatu eta alderdi anitzak eskainiko dira. Eguneroko hainbat jarduera (jatea, ariketa fisikoa egitea, lanera joatea, buruko jarduera piztea, komunikatzea, elkarrekintza soziala sustatzea eta abar) gauzatzen laguntzea da helburua. Hauek izango dira hartzaileak: batetik, narriadura kognitiboa duten pertsonak, euren etxean edo etxe babestuetan bizi direnak, eta, bestetik, pertsona horien zaintzaile formal edo informalak.

Orriak