Adinekoekiko 2026-2029 Euskal Estrategiak jarduteko ardatz estrategikoak planteatzen ditu, eta ardatz horietan garatzen dira estrategiarekin
Proiektuak
Ikerkuntza
Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.
Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.

Matia Ospitaleko datu base batean jasotako informazioa aztertzea eta alderatzea 2017ko urtarriletik 2024ko urtarrilera arte ospitaleratutako eta Matiako Susperraldi Unitatean bizi amaierako fasean identifikatutako pazienteen datuekin, Osakidetzaren antzeko datu base batekin, larrialdietara eginda

Zaintza ekosistemak tokiko esperientzien eta proiektuen garapenean oinarritzen dira, arreta pertsonalizatuagoa, malguagoa eta komunitatearengandik hurbilago egotea ahalbidetuko dutenak, pertsona guztien herritartasun osoa bilatuz, baita iraupen luzeko zainketak behar dituztenena ere.

Adinkeria, adinean oinarritutako diskriminazio gisa ulertuta, gizarte-bazterketako modu estruktural eta normalizatu bat da, bereziki adinekoei eragiten diena eta oraindik ere gutxi aitortzen dena.

Gaur egungo gizarte-testuinguruak aldaketa sakona eragin du pertsonen arteko harremanetan.

Proiektu hau Donostiako Udalak eskatuta garatzen da, laguntza behar duten pertsonen eta zaintzak ematen dizkietenen ongizateari eta bizi kalitateari bizileku alternatiba berriek – Lugaritz eredua, adibidez – egiten dioten ekarpenari buruzko ezagutzan sakontzeko duen interesaren esparruan.

Harreman sozialek pertsonen bizitzan duten garrantziaren eta arlo horretako gabezien inguruko kontzientziazioa handituz joan da azken urteotan.
Matiak, Gipuzkoako zainketen arloko beste 12 erakunderekin batera, laguntza eta zaintza zerbitzuen kodiseinuan eta koprodukzioan ikasteko “Klabe partekatuan” proiektuan parte hartzen du.

Proiektu hau diseinu mistoko zeharkako azterlan bat da, iktus bat izan duten pertsonengan eta haien zaintzaile nagusiengan, iktus bat gainditu duten pertsonen ospitaleko altaren ondoren beharrak detektatzeko eta erantzun gabeko premia prebalenteenei irtenbideak proposatzeko.

Proiektua Zumaiako zaintza mahaiarekin dinamizatu, parte hartu eta hausnartzera bideratuta dago, udalerriaren beharren inguruan, zaintzara bideratutako zerbitzuak bilduko dituen gune bat abian jartzeko.

