Helduak Zabaltzen Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimena da, adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatzea eta egokitzea errazteko eta digitalizatzen laguntzeko. Zentroak egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara egokitzea da helburu nagusia.
Nerea Almazán

Psikologiako lizentzia atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 2013ean, 2015n Psikogerontologia Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, Adimen Emozionalean espezializatua (2015) eta Terapia Sistemiko (2017).
Pertsona zaharrentzako egoitzak eta gisa bereko zentroak dinamizatu ditu Bidasoaldean (Gipuzkoa). Era berean, pertsona zaintzaileentzako atseden programetan psikologo lanak ere egin ditu. 2016 eta 2017an Irungo adineko pertsonen udal teknikari bezala lan egin du, kudeaketa eta antolakuntza ekintzak aurrera eramanaz.
Gaur egun, Matia Institutoan Euskadi Lagunkoia eta Etxean Bizi proiektutan dabil lanean, besteak beste.